Skip to main content

115 ikastolak osatzen dugu ikastolen sarea.

Irudia
Kurtso hasiera

 


 

Bagatoz!

Gure ikasleak bezala, era guztietakoak gara: txikiak, handiak, berriak, ez hain berriak ... baina batzuk zein besteak, bagatoz lanera, heztera, eraldatzera, sustatzera, jolastera! Bagatoz!

 

 

Ikastolarik zaharrenak 1961ean sortuak dira: Pasaia Lezo (Lezo) eta Santo Tomas Lizeoa (Donostia). Berriena , ordea, 2025koa da, Zumaiena (Zumaia).

Ikastolarik handiena Arizmendi da (Leintz bailara) 2970 ikaslerekin. Txikiena Xarnegu (Bardoze) 18 ikaslerekin.

Iparralderen dagoen ikastolako Hatsa da (Bokale) eta hegoalderen dagoena Argia (Tutera).

Ekialderen dagoen ikastolako Eperra da (Sohuta) eta mendebalderen dagoena, berriz, Zubi Zaharra (Balmaseda).

Gurea, Aresketa ikastola (Amurrio) alegia, 1977an sortua da.


 

Azken albisteak

Ekainaren 25ean 2024-2025 ikasturteari zegokion Ohiko Asanblada Orokorra egin genuen. Ikasturtean egindakoaren balorazioa nahiz aurrera begirako gaiak jorratu genituen bertan.
Begirada honek ikaslea baino haratago pertsona ikusten laguntzen digu ikas-irakaskuntza prozesua humanizatzen.
Musika izan dugu gaia aurten mozorratzeko aitzakia: klasikoa, rocka, countrya, hip-hopa ...eta estilo bakoitzari dagokion koreografia ikusgai izan dugu Amurrioko frontoian! 
Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da eta gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua.