
Eskuratu zure kamiseta
Familia argazkian denok diseinu bereko kamiseta eramatea eskatu nahi dizuegu -2013an berdea izan zen, aldiz 2020an urdina-. Oraingoan ezer asko esan gabe zer edo zer esango duen kamiseta zuria aukeratu dugu berariazko diseinu batekin. (Argazkian Txemi Llanok egindako 2020ko edizioko irudia).

Nola erosi
ON-Line: Segituan, egokien geratuko zaizun kamisetaren talla aukera dezazun, kamiseta desberdien neurriak topatuko dituzu. Honekin batera ere, eskaera egiteko galdetegi batera jotzen duen lotura aurkituko duzu. Segi itzazu bertan ezartzen diren pausuak.


Kamiseta nola jaso.
Behin eskera egina eta ordainduta duzula, kamiseta jasotzeko abuztuaren 1ean edota 8an ostiraletako azokan ezarriko dugun stand-era jo, zure ordainagiria aurkeztu eta hartu baino ez duzu egin beharko.

Internetekin konpondu ez eta zuzenean nahiago?
Arestian esan bezala, ostiraletako azokan jarriko dugun salmenta puntura jo dezakezu abuztuaren 1ean edota 8an eta bertan erosi.
Baliteke beste zenbait egunetan salmenta puntua jartzea "Guk" eskulturaren inguruan. Behin berau egiteko gaitasuna dugula (laguntzen animatzen bazara ongi etorria!) ikusten dugunean jakinaraziko ditugu.