Skip to main content

LH2_LURRASKA Baserri Eskolan

Lurraska Baserri Eskolan
irudia

Baserriak euskal landaren ustiapen tradizionala irudikatzen du eta proiektuaren helburua hauxe ezagutaraztea eta haren lan bereizgarriak esperimentatzea da. 

 

Lurraskako ingurumen-zentroak askotariko azpiegitura du landa-funtzio eta -jarduera ugari asetzeko.

Eraikinetan hezkuntzarako eta jolaserako eremuak daude; kanpoko espazioetan, berriz, animaliak zaintzeko lurrak, aisialdirako guneak eta laborantzarako eremuak.

irudia
irudia

Esperientzia multisentsorial eta zirraragarrien bidez, ikasleak naturarekin esploratu, aurkitu eta konektatzeko giro bat sortzea bilatzen dugu.

Honetaz guztiaz gain, gure ikasleek, etxetik kanpo eta gurasorik gabe, euren ikaskideekin elkarrekin bizitzeko aukera dute, talde lana eta haien arteko harremanak landuz.

 

Argazki gehiago HEMEN sakatuta.

irudia

Azken albisteak

Abestiaren grabaketan eta beronen bideoklipa sortzen buru belarri gaude!
2026ko Araba Euskaraz ekimenaren baitan Amurrion egin dute bat Arabako Ikastoletako Lehen Hezkuntzako 5. mailetako ikasleek.
Aresketa IrratiaZertarako?Irratiaren proiektuarekin ikasleak, egun batez bada
Haurren garapena eta hezkuntza-sistema: zein testuingurutan hazi eta heziko da? Ezagutu itzazu, oro har, gure proiektuaren ezaugarri nagusiak.