Skip to main content

Ikasleak, egun batez kazetari!

Irudia
Irratiko mikroa ta kaskoa

Aresketa Irratia

Zertarako?

Irratiaren proiektuarekin ikasleak, egun batez bada ere, kazetari eta berri-emale bihurtzen ditugu. ¨Kazetari" lan horretan ikasleak irakurmena, idazmena eta mintzamena landuko ditu eta, behin irratsaioa zuzenean emititzen ari dela, Lehen Hezkuntzako gainontzeko ikasle guztiek entzumena lantzen dute.  

Zer egiten dute?

Behin arlo desberdineko albisteen atalak (mundua, lokala, ekonomia, gertakizunak, kirolak, eguraldia...) banatu eta gero, ikasle bakoitzak bere berria jorratu beharra dauka; irratsaioa baino lehenago, "erredakzioan", amankomunean jartzen dira eta irratsaioaren antolaketari ekiten diote.

 

Zuzenekoaren tenorea iritsita, aurkezleen gidaritzapean, kazetari bakoitzak bere berri emango die ikastolako gainontzeko ikasleei.

 

Saio bat entzun nahi? Hona hemen! 

Audio file

 

 

Azken albisteak

Abestiaren grabaketan eta beronen bideoklipa sortzen buru belarri gaude!
2026ko Araba Euskaraz ekimenaren baitan Amurrion egin dute bat Arabako Ikastoletako Lehen Hezkuntzako 5. mailetako ikasleek.
Haurren garapena eta hezkuntza-sistema: zein testuingurutan hazi eta heziko da? Ezagutu itzazu, oro har, gure proiektuaren ezaugarri nagusiak.
Euskara da gure oinarria eta euskarak bizirik iraun dezan “taupadak berpiztu” behar ditugu, baina...