Haur hezkuntza
Marko Pedagogikoa
Espazioa
Aresketa Ikastolako Haur Hezkuntzan Marko Pedagogiko propioa eratu dugu eta hain zuzen ere horretara egokitu ditugu lan dinamika zein espazio fisiko.
3-5 urte arteko familia, haur eta profesionalek espazioa elkarbanatzen dugu, hau da, ikasleak hasi eta bukatzen du Haur Hezkuntzako zikloa espazio berean. Honek batetik, segurtasuna, lasaitasuna eta konfiantza ematen du eta bestetik, haurren heziketan parte aktibo diren pertsona guztiak uneoro harremanetan jartzen ditu.
Kolektiba eta txokoak
Gelan, adin ezberdinetako haurrak aldi berean aritzen dira plastika, motoriko, eraikuntza, idazketa, sinboliko, esperimentazio eta ipuin guneetan. Honek interakzio aberatsgarriak zabalak eta estimulagarriak sortzen ditu.
Talde eraketa modu honek, interes, behar eta erritmo ezberdinen araberako elkarrekintzen areagotzea ahalbidetzen du. Garapen-prozesuan aurrerago dauden pertsonek egindakoa imitatzeko aukera dago, ondorioz ekintzara pasatzen da haurra; ekintzak egindakoari buruzko informazioa emango dio eta lotura esanguratsuak egiteko aukera izango du, hau da, ikasteko aukera izango du.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00