Lehen Hezkuntza

Konpetentzia orokorrak

Ikasleek oinarrizkoak izango zaizkion hainbat ezagutza eta gaitasun bereganatu eta garatu beharko dituzte. Eta ez hori bakarrik: ezagutza eta gaitasun horiek egoera jakinetan erabiltzen ere ikasi eta trebatu beharko dute. Ikastolan LHn gaitasun hauek modu globalizatuan garatzen dituzte. Horretarako ikastolen elkarteak argitaratutako Txanela Proiektuak eskainitako materialean oinarritzen gara.

Komunikatzen ikasi

irudia

Komunikazioa zentzu zabalean ulertzen da Txanela Proiektuan. Hizkuntza, ahozkoa nahiz idatzia, giza komunikaziorako baliabide nagusienetakoa dugu. Gainera, arlo ezberdinetako edukien lanketa integratuak, globalizazioak, alegia, indartu egiten du ikuspegi komunikatibo hori.

Eleanitz

Gaur egungo gizartean ezinbestekoa da hizkuntza baliabide eleanitzak izatea. 1. eta 2. zikloan ipuina ardatza dute, eta 3. eta 4 mailan gurasoen aurrean antzezten dituzte. 3. zikloan ipuinak alde batera utzita proiektuak gauzatzen dituzte, horrela behin sorginen pozoiak egiten dituzte, beste behin beste geletako ikasleentzat munduen jolasen inguruko erakusketa prestatzen dute, eta 7 urteko ikasleak " chocolate party" -ra gonbidatzen dituzte.

irudia

Egiten eta ekiten ikasi

irudia

Ikasle bakoitza bere heziketaren protagonista nagusia da. Honetan Txanela proiektuak ekiten ikasikonpetentzia garatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du, ikaslearen protagonismoa eta parte hartzea bultzatzen duelako. Horretarako azpimarratzekoak dira ikasleek burutzen dituzten proiektuak. Proiektuak burutzea, estrategia egokienetako bat da, egiten eta ekiten ikasi konpetentzia garatzeko. Ikasleek, egoerak aztertu ondoren, ideiak sortu, adostu eta gauzatzeko aukera dute, eta horrela ekimena, autonomia eta erantzukizuna garatzen dituzte.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba