Euskaraz Bizi
Euskaraz Bizi
Euskaraz bizi proiektua euskara bereganatzeko eta ezagutzatik atxekimendura eta bizitzera pausoa emateko sortu den proiektua da. Amurrio eta Aiarako kaleetan nagusia den hizkuntza gaztelera izanik, bere helburu garrantzitsuena euskararen erabilpena bultzatzea da.
Zein helburu dauzka?
*Ikasleak euskal hiztun aktiboak bilakatzea .
* Euskara noiznahi eta nonahi erabilia izan dadin euskararentzat erabilera esparruak irabaztea, eta euskaraz bizitzeko aukera erakargarriak sortzea: jolasaldiak, jantokia, Eskolaz Kanpoko Ekintzak, etab.
* Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak aplikatzea: hizkuntza jokabideak sendotzeko edo eraldatzeko estrategiak denok erabili ditzagun bultzatuz.
Proiektu hau aurrera eramateko oso garrantzitsua da koordinazioa. Beraz Euskaraz Bizi Batzordea daukagu, Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduradunak eta etapa bakoitzeko arduradun batek osotuta; koordinatzaile orokor bat ere badago hiru etapen lana zein ikastolan parte hartzen duten eragileen parte hartzea lotzeko. Honetaz gain, guraso batzordea daukagu bai eta ikasleena ere.
Zer motatako ekintzak egiten dituzte?
Argitxorekiko identifikazioa, euskal kulturarekin lotura dituztenak ekitaldiak (Olentzero, Danborrada, ...), herri euskaldunetan egiten ditugun egonaldiak, Euskararen Astea eta Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintza bereziak, Euskaldunon Maratoia, Ikastolaren Astea, inauterietako jaialdia, Gabonetako kantaldia Herriko Plazan, Aresjaia , Irratsaioak, bertsolaritza eta orokorrean euskara sustatzen dituztenak.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00