Euskaraz Bizi

Euskaraz bizi proiektua euskara modu dinamiko batean ikasteko eta erabiltzeko sortu den proiektua da. Proiektua oso motibagarria da ekintza ezberdinak egiten dituztelako. Ondorioz ikasleek euskara erabiltzen eta gozatzen ikasten dute.

Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?
Ikastolan jaioa eta ikastoletan etengabe gorpuzten eta hazten ari den egitasmoa da. Bere helburu garrantzitsuena euskararen erabilpena bultzatzea da. 

Zein helburu dauzka?

*Ikasleak euskal hiztun bilakatzea.
* Euskara noiznahi eta nonahi erabilia izan dadin euskararentzat erabilera esparruak irabaztea, eta euskaraz bizitzeko aukera eragingarriak sortzea: jolasaldiak, jantokia, Eskolaz Kanpoko Ekintzak, etab.
* Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak aplikatzea: hizkuntza jokabideak sendotzeko edo eraldatzeko estrategiak denok erabili ditzagun bultzatuz.

Proiektu hau aurrera eramateko oso garrantzitsua da koordinazioa. Beraz Euskaraz Bizi Batzordea daukagu, Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduradunak eta etapa bakoitzeko arduradun batek osotuta; koordinatzaile orokor bat ere badago hiru etapen lana zein ikastolan parte hartzen duten eragileen parte hartzea lotzeko. Honetaz gain, guraso batzordea daukagu bai eta ikasleena ere.

Zer motatako ekintzak egiten dituzte?
Argitxorekiko identifikazioa, euskal kulturarekin lotura dituztenak (Olentzero, Danborrada, ...), herri euskaldunetan egiten ditugun egonaldiak, Euskararen Astea eta Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintza bereziak,  Euskaldunon Maratoia, Ikastolaren Astea,  inauterietako jaialdia, Gabonetako kantaldia Herriko Plazan, Aresjaia , Irratsaioak, bertsolaritza eta orokorrean euskara sustatzen dituztenak.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba