Agenda 21
Larrialdi klimatikoaren garai hauetan, Eskola Agenda 21 programak ikastola dinamizatu nahi du garapen jasangarriago baterako urratsak eman ditzagun. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Ikastolaren iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa da.
- Bi eremu lantzen ditu, eskola eta udalerria.
- Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Helburu horrekin, urtero gai bat aukeratzen dugu, ingurunearekin edo bertan zuzenean eragiten duten faktoreekin harreman zuzena duena. Hamalau urte hauetan Ura, kutsadura, elikadura, bioaniztasuna, paisaia, garraioa, kontsumoa, elikadura… bezalako gaiak landu ditugu. Aurten, landa paisaiaren kultur ondare tradizionala aukeratu dugu.
Gaia abiapuntu bezala hartuta, kurrikulum egokitzapenak aurreikusten dira ziklo ezberdinetan, horretarako askotan Udalaren laguntzaz espreski prestatutako materialak erabiliz.
Ikasle talde boluntarioen laguntzaz, neska-mutilak kontzientziatzeko aurkezpen hitzaldiak prestatzen ditugu. Horrela gaiari sarrera emanten zaio, eta gainera beti kontuan hartu behar diren ohitura egokiak gogoratzen ditugu: kontsumo arduratsua, material eta energiaren aurrezpen ohiturak, kondakinen kudeaketa egokia…
Boluntarioen talde honek, “Ingurune taldeak”, paper berezia jokatzen du ere baratzaren dinamizazioan.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00