Proyecto lingüístico

Aresketa Ikastolako Hizkuntza Proiektua

HIZKUNTZEN TRATAERA IRAKASKUNTZAN

EUSKALDUN ELEANIZTUNAK SORTU NAHI DITUGU

Ikasleei eskaintzen diegun hezkuntzaren bitartez euskaldun eleaniztunak sortu nahi ditugu. Zentzu horretan Aresketa Ikastolan euskara da lehen hizkuntza, bai irakaskuntzarako bai komunikaziorako ere. Horrek honako hau dakar:

EUSKARAN MURGILTZE EREDUA
Ikasleak ikastolan matrikulatzen direnean, euskara murgiltze ereduan eskolaratzen dira, euren jatorrizko hizkuntza zernahi delarik ere. Beraz, beste hizkuntzen irakaskuntza alde batera utzita, jakintzagai guztiak euskaraz ematen dira eta, era berean, jakintzagai guztietako irakasleak, bakoitza bere neurrian, hizkuntza irakasleak dira.

GAZTELANIA ETA HIZKUNTZA ATZERRITARRAK
Ingelesaren irakaskuntza 4 urterekin abiatzen da, Ikastolen Elkarteko eleanitz-english proiektuaren bitartez. DBHko bigarren zikloan ingelesaren bitartez Gizarte Zientzien edukiak lantzen dira.
Gaztelaniaren irakaskuntza formala, arlo espezifiko baten bitartez,  Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera abiatzen da.
Frantsesa DBHn eskaintzen da aukerako jakintzagai moduan.

IKUSPEGI METODOLOGIKOA
Hizkuntza guztien irakaskuntza metodologia komunikatiboen bitartez gauzatzen dira, Ikastolen Elkarteak garatutako ikasmaterialen bitartez, nagusiki.
Euskararen irakaskuntzaren bidez hizkuntzaren ezagutzan ez ezik, berarekiko motibazioan eta erabilpenean eragin nahi da. Azken batean, euskaraz mintzatzeko gai diren pertsonak ez ezik, euskaraz mintzatu eta euren burua euskalduntzat hartzen duten pertsonak sortu nahi ditugu.
Hizkuntzen irakaskuntzaren helburuak gure ikasleek Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaituta, Europako erreferentzia markoari dagozkion ondorengo mailetan zehazten diren gaitasunak eskura-tzea da:
    Euskara eta gaztelania:  B2
    Ingelesa:  B1
    Frantsesa: A2

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA
Euskararekin batera euskal kulturaren transmisioa ere bada gure curriculumaren helburua.

 Hizkuntza bakoitzaren ordu kopurua eta hasierako adina

Aresketa  Ikastolak, hizkuntzekiko finkatu dituen lorpen-mailak lortzeko asmoz, hizkuntza bakoitzari ondoko ordu kopurua esleitu dio ikastola barruan:

Hizkuntzen ordu kopurua

Maila

 

ADINA

EUSKARAZ

GAZTELANIAZ

INGELESEZ

FRANTS

HH

1

2

3

3-4

4-5

5-6

X

X

X

 

 

X(2 ordu)

X(2 ordu)

 

LH

1

2

3

4

5

6

6-7

7-8

8-9

9-10

10-11

11-12

X

X

X

X

X

X

X(1 )

X(1 )

X(4 ordu)

X(4 ordu)

X(4 ordu)

X(4 ordu)

 

X(2,5 ordu)

X(2,5 ordu)

X(3 ordu)

X(3 ordu)

X(3,5 ordu)

X(3,5 ordu)

 

 

 

DBH

1

2

3

4

12-13

13-14

14-15

15-16

X(3 ordu)

X(3 ordu)

X(3ordu)

X(3 ordu)

X(4 ordu)

X(3 ordu)

X(4 ordu)

X(3 ordu)

X(4 ordu)

X(4 ordu)

X(2 ordu)+3 ordu Giza

X(2 ordu)+3 ordu Giza

X(2 ordu)

X(2 ordu)

X(2 ordu)

X(2 ordu)

 

• Euskara izango da, arestian aipatu bezala, ikastolaren arlo desberdinen irakaskuntzarako eta komunikaziorako tresna nagusia, ikasleen eskolatze osoan ikaskuntza-denboraren lautik hiruko portzentajea, gutxienezhartzen duena.

• Gaztelaniaren kasuan aldiz, hizkuntz lorpen-maila euskararena bera izan arren, eskolatze-prozesuan Lengua Castellana arloan bakarrik eskainiko da, gure inguru soziolinguistikoan duen nagusitasunak sortzen dituen aukerak baliatuz. Hizkuntza hau ikastea 1. mailatik aurrera hasiko da.

• Ingelesaren gutxieneko esposizio denbora ziurtatzeko, eta hura ahalik eta era orekatuenean banatzeko, ingelesaren sarrera goiztiarraren hautua egina du  resketa Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Eleanitz-English proiektua garatuz Haur Hezkuntzako 4 urtetik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukaera arte.

• Frantsesaren kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara mugatuko da eskaintza da hautazko  arloa bezala, 1, 2, 3 eta 4. mailan

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba