EUSKARA AURRERA! ekimena

Oinatz Bengoetxea pilotariak, Yogurinha Borova trabesti eta kultur ekintzaileak, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak, Sua Enparantza aktoreak, Joanmari Larrarte euskalgintzako kideak eta Oier Sanjurjo Osasuna futbol taldeko kapitainak, besteak beste, euskarak gaur egun duen egoerak «arduratuta» sortu dute egitasmoa. Aurkezpenean nabarmendu dituzte, besteak beste, azken urtean «euskararen aurka» hartu diren erabaki judizialak, euskarak pantailetan duen presentzia «murritza», eta euskaraz ikasteko eskubidea «behin eta berriz urratzea». Egoera aldatzeko eta euskarak aurrera egiteko, nabarmendu dute garrantzitsua dela gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana: «Herri bultzada berri bat behar du». (Berria egunkaritik hartuta)

Maiatzaren 21ean, 17:30ean, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba