SEXU-HEZKUNTZA DBH 4. mailan
Sexu-hezkuntza
Mikel Resa, sexologoa, hezitzailea eta prebentzioko teknikaria izateaz gain, SIDÁLAVA erakundeko kidea ere bada. SIDÁLAVAk, besteak beste, GIBaren eta sexu-transmizioko infekzioen problematikaz informatzea eta kontzientziatzea du xedea.
Bada, berak gogorarazi digunez, badira 23 urte ikastolara, uretero-urtero, etortzen dela DBH 4. mailan dauden ikasleekin heziketa sexualaz hitzaldiak ematera. Izan ere, Mikelen ustetan “gazteek ikastoletan eta ikastetxeetan heziketa sexualaz hausnartzeko berariazko leku baten premia dute”
Halaber, haren aburuz, sexuaz “gazteek eta nerabeek modu naturalean hitz egin behar dute, lasaitasunez. Izaten duten informazio gehiena Internetetik eta lagunengandik datorkie eta funtsezkoa da informazio zorrotza eta zientifikoa izatea”.
Eta, halaxe egiten du ikasleekin dituen hitzaldietan, era naturalean, hurbila eta haiekiko konexio berezia lortzen.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00