elkar-EKIN MARTXA - AE2023 - Amurrio/Agurain/Oion

Aiaraldeari dagokionez, Laudio eta Aresketa ikastolakideok, baita martxa egitera hurbidu nahi izan duen orok ere, Amurrion izan dugu hitzordua. Eguraldiak bete-betean lagundu ez badigu ere, berrehun lagunek baino gehiagok bat egin dugu “Guk” eskulturaren inguruan prestatutako ibilbidea egiteari ekiteko eta, ibilaldiak une orotan eskaintzen zuen Amurrioko ikuspegi orokor batez gozatzeko. Aresketa Ikastolatik igarotzean zain zeuden trikitilarien donuez lagunduta parkeraino heldu gara eta bertan eman diogu bukaera ekimenari.

Baina, dana ez da ibiltzea izan eta, martxa amaitutakoan, KALAKAk (Zurezko Plaza Jokuak) eta Amurrioko Xake Taldeak (xakea) prestatutako umeentzako jolasek eta merezitako hamaiketakoak leku hartu dute San Anton plazan.

“ELKAR-EKIN” ibili, “ELKAR-EKIN” egon, “ELKAR-EKIN” jolastu, “ELKAR-EKIN” hitz egin … OINEZ KILOMETROAK egiten baitira eta, herri URRATSAK emanez IBILALDIA osatzen delako ARABA EUSKARAZ eta ARABA EUSKALDUN baten alde.

Eskerrik asko gur-EKIN PARTE HARTU duzuen guztioi!

Sakatu hemen argazkiak ikusteko. Bertan ere, Arabako ikastolakideek osatu dituzten martxen zenbait irudi ere ikusgai.

 

 

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba