GOIKURIA aterpean EGONALDIA

Goikuria aterpea

irudia

Sarriako (Zuia) Goikuria aterpetxean egon berri dira LH6. mailako ikasleak. Bertan, Euskadiko zabalena den Gorbeiako parkean alegia,  altxor natural eta kultura ugari ezagutzeko aukera izan dute.

Aterpetik 3 km eskasera dago Gorbeiako interpretazio-zentroa eta parke naturalerako sarrera, eta honen ondoan Errota Zaharra, derrigorrezko bisita.

irudia
irudia

Esan bezala, parkeak aukera ugari eskaintzen du: horietako bat erlezaintza eta ezti-ekoizpena ezagutzea, nahiz eta oraingo honetan eguraldiak eragotzi duen honen bisita.

Monitoreen formakuntzari esker, oso gertu izan arren askotan ezezagun dugun paraje eder honetaz gehiago jakiteko urratsa ere eman dugulakoan gaude.

irudia

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba