Pasar al contenido principal

Biharko herria eraikitzen.

Irudia
Psiko gelan laguntzen

Irudia
Gurasoak ikasprozesuan laguntzen

Ikastolon ikurra. Familien ahotsa

Parte-hartze horrek, gainera, sakona izan behar du, hau da, familiek ahotsa eta erabakia izan behar dute haurren eta gazteen ikasketa-prozesuan eta irakaskuntza-prozesuetan. Eta hori guztia hezkuntzako profesionalekin lankidetzan eta adostasuna bilatuz.

Printzipio pedagogikoak.

Dimentsio osoan pertsona gisa garatu. Ikasleak baino ikastera datozen pertsonak. 

Begirada honek ikaslea baino haratago pertsona ikusten laguntzen digu ikas-irakaskuntza prozesua humanizatzen.

 

Irudia

Irudia

Garapen ebolutiboa.

Garapen fisikoa eta motorrak, kognitiboak, emozionalak, sozialak eta linguistikoak harremanetan eta ikaskuntzan duten eraginaz ari gara eta horren baitan jardun beharraz.

Oreka emozionala.

Eguneroko bizitzan behar besteko motibazioz, lasaitasunez eta eraginkortasunez jarduteaz ari gara eta horrek gure harremanetan eta gure jardueran positiboki eragingo du

Irudia

Irudia

Elkarrekin ikasten dugu.

Hizkuntzaren, pentsamenduaren eta komunikazioaren bitartez elkarrekin ikasten dugu. Izaki sozialak garenez gero, elkarrekin jarduten dugu eta ezagutzak ere elkarrekin eraikitzen ditugu. Horretarako, ezinbestean, hizkuntza beharrezkoa da eta, ondorioz, hizkuntz proiektu sendo eta koherenteak bermatu behar ditugu.

Pertsona bakoitza eta bere esperientzia bakarra eta errepikaezinak dira.

Testuinguru desberdinean egonda ere, guztiok ez ditugu ikaskuntzak modu eta une berean egiten, ikaskuntza pertsonalizatuaren bitartez singulartasun hori errespetatu egiten da.

Irudia

Irudia

Akatsa ikaskuntzako aukera gisa ulertzen dugu.

Ekidin ezina delako eta ikasleak akatsaren zergatia ulertzen duenean bere ikaskuntzan urrats garrantzitsua egiten ari delako. 
 

Arrakasta pertsonaren garapenerako ezinbestekoa da.

Eta ... zer da arrakasta guretzat? pertsona mugiarazten duen edozein jardueraren aurrean dugun motibazio-faktore nagusia. 

Irudia

Irudia

Ez dugu eginez bakarrik ikasten.

Hezitzailearen esku-hartzea, modelatzea, feedbacka, aldamiatze lana ... garrantzitsuak dira haur eta gazteen ikaskuntza prozesuaren aurrean.

 Hauek guztiak hitzez jasotzea erreza da baina ikastoletan gertatzen denaren isla izateko eguneroko praktikan dihardugu: propioki sortutako ikasmaterialen eskaintza eginez, prestakuntza eskaintza zabalen bidez, ikastola desberdinetan ikerketak eginez ...

Euskal Curriculumak zoru komun bat eskaintzen digu; tokiko ezagutza eta testuinguruak eskainiz, euskaldun izatearen ikuspegi zabala jorratuz eta kultur aniztasunaren garrantziari eta aberastasunari erreparatuz.

Últimas noticias

Aresketa IrratiaZertarako?Irratiaren proiektuarekin ikasleak, egun batez bada
Desarrollo infantil y sistema educativo, ¿en qué contexto crecerá y se educará? Conoce a grandes rasgos las características principales de nuestro proyecto.
El euskera es nuestra base y para que el euskera siga vivo tenemos que "reavivar sus latidos", pero...
Bajo la protección del monte Babio, situada muy cerca del casco urbano pero en un entorno natural!