Albisteak

Ilusio handiz jakin dugu Ikastolen Elkartea izango dela ELKAR FUNDAZIOAk banatzen duen “2023ko Ibilbideari Elkar Saria” jasoko duen erakundea. Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da.

Zirkua! Ikuskizun paregabea eskaini dizkigutena HH 4 urteko umeek zirkua gaitzat hartuta prestatu dituzten bi saioetan!. 

UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu dituen Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak ezagutu dituzte DBH 1. mailetako ikasleek egindako bisitan. 

Hipotesia, froga egin, ondorioak atera ... ikasleak era dibertigarri batean zientziara hurbiltzeko xedea du "Airea firin-faran" gaiak. Ikasleek beraiek frogatutako esperimentuen bidez euren ondorioak atera dituzte.  

2023ko Danborrada azken urteetan egin ohi zen bezala egin ahal izango dugu aurten, hots, Amurrioko Musika Eskolarekin eta herriko gainontzeko ikastetxeetako ikasleekin batera. Hortaz, sukaldari jantzi eta danborra astintzeari ekin zioten ikasleek joan zen apirilaren 27an.

2023ko Araba Euskaraz ekimenaren baitan (Olarizu - ekainak 11) Arabako Agurain, Oion eta Amurrio herrietan “mendi martxak” antolatu ditugu asteburu honetan. 8 ikastola, 3 herri, 3 ibilbide. ELKAR-EKIN EUSKARAREN ALDE! lelopean ibilbide errezak prestatu ditugu familian edota lagunekin, elkar-EKIN alegia, igande goiza igarotzeko.

Txinako Herri Errepublikaz dakizuena sakondo nahi? LH 3. mailetako ikasleei baino ez diezue galdetu behar. Izan ere, Txina gaitzat hartuta, hari buruzko proiektua egin eta antzezlan bihurtu dute.

"JUUL" Euskal Herriko Ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko ikastoletan antolatzen den kanpaina da. 

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba