Albisteak

Haur Hezkuntzako ikasleek ere danborra jotzeari gogotsu ekin diote dute Prudentzio Deunaren bezperan.

Lehen Hezkuntzako ikasleek danborra gogotsu astindu dute Prudentzio Deunaren bezperan.

Kili.Kolo Haur Hezkuntzako umeek danborra gogotsu jotzeari ekin diote Prudentzio Deunaren bezperan.

"JUUL", irakurmena sustatzeko Euskal Herriko ikastoletan urtero antolatzen den ekimena duzue. Ekimen honen bidez, behin liburuak irakurri eta gero, Lehen Hezkuntzako ikasleek gustoko izan dituzten idazleak eta ilustratzaileak bozka bidez aukeratzen dituzte.

Gaur egungo gizartean, ekosistemak zaintzeko eta espeziak babesteko kontzientzia indartzen ari da. Eta, zer egin dugu LH5. mailako ikasleek asmo honetan laguntzeko? Bada… eskualdeko ekosistemen maketak egin ditugu. Horretarako, ingurune bati sakon behatu eta hari buruzko informazioarekin fitxa teknikoa osatu dugu.

Zirimola Udalekuak-en eskutik, hots, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Aisialdia taldetik, gure ikasleentzako eskaintza anitza udari begira. Izena emateko epea apirilaren 12tik maiatzaren 17ra bitartean irekita egongo da.

LH4ko ikasleek ipuin bat dramatizatu dute, eta ipuin bera bada ere, hemen dituzue haien interpretazioak entzuteko aukera ematen duten loturak.

Gurasorik gabeko lehenengo gauak etxetik kanpo. Gogoa eta urduritasuna, motxilaren prestaketa, objetu kuttuna... Hiru egun etxetik kanpo, bi gau ikastolako lagunekin... esperientzia berri bat!

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba