Albisteak

Aresketa Ikastolaren Haur Hezkuntzako proiektuari buruzko hausnarketa, bertatik bertara, gure komunitateko hezitzaileen eskutik (I)

"Luisek Justizari hegalariaren jantzi bat eskatu dio Aita Noeli. Ikastetxean Gabonetako saskiak egingo dituzte familia txiroei oparitzeko...

Dagoeneko ikusgai Olentzeroren bidaitaldian ateratako argazkiak. Jo ezazue irudien galeriara ondorengo lotura erabiliz:

ARGAZKI GALERIA

 

Araba Euskarazen baitan abian jarritako “Bazen Behin Darabagun…” izeneko ekimenak, bestelako maiztasunarekin eta programazioarekin bada ere segida izango du. Oraingoan, eta Gabonak probestuz, Olentzero animatu zaigu bere ipuin kuttunetako bat irakurtzen.

Laudio Ikastolak izango du 2021eko Araba Euskaraz antolatzeko ardura eta, atzo, abenduak 17, lekukoa eman diegu bertoko Kasinoan antolatutako ekitaldian.

Motxila prestatua eta ilusioz beterik, eguraldia lagun, bost urteko umeek mendira jo dute udazkeneko koloreez gozatzeko.

Azaroaren 21eko gaueko 10etan, Donostiako Kursaalen grabatutako "Ikastolak herriari" ekitaldia ikusgai izango da ETB1en. Ez galdu gero!

Segurtasun neurri guztiak ezarrita, Aresketara propio etorritako Paraiso Antzerkiko bi aktoreek eskaini ziguten ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten Haur Hezkuntzako 5 urteko umeek.

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba