Haurren eguneroko bizitzan gertatzen da: ama edota aita lanera joan dira. Eta, ikasleen artean jakin-mina piztu nahian edo, Ikaslearen errealitate hurbil honetan interesgune jakin bat ardatz bihurtu dugu: LANBIDEAK.
Albisteak
Gorbeia Parke Naturala ardatz hartuta programa didaktiko batean parte hartzeko Saldropora jo dute LH 2. mailetako ikasleek. Programa horren bidez, naturarekiko sentsibilitatea landu dute eta Gorbeiako habitat ezberdinetan murgildu dira.
LANTZE lantegia Laudion kokatuta dago eta bere jarduera industriari eta entrepesei begira dago. Baina, ez da nolanahiko lantegia, Enplegu Zentro Berezia baizik.
Barriako aterpetxea monasterio zistertarra izatetik 150 lagunentzako tokia duen aterpetxea izatera igaro zen, kanpoko fatxada, barruko egitura eta monasterioaren estetika gordeaz. Bertan izan dute egonaldia HH5 urteko umeek.
Gai anitzak jorratu dituzte DBH 3 mailako ikasleek egindako eskulturatxoetan, hala nola, bakardadea, beldurra, ametsgaiztoak, familia...
Gozatu!
Denok berdinak gara? Zertan gara desberdinak?, Izakera aldatu ahal dugu? Hobetu ahal dugu?
LH 3. mailako ikasleekin Urdaibai inguruak bisitatu ditugu. Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. 1984. urteaz geroztik Biosfera erreserba izendatua dago eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien (ZEPA) programan dago Red Natura 2000ren barruan.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 4
- 5
- 6
- 7
- …
- hur ›
- azkena »
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00