Araba Euskaraz 2022: aurkezpena

irudia

Esan bezala, berrogeita bigarren Araba Euskaraz Olarizura itzuliko da heldu den urtean, hots, lehendabiziko edizioa antalatu zeneko lekura. Orduan bezala, datorren urtean ere, Arabako ikastolok elkarrekin antolatuko dugu Araba Euskaraz. Zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. Zortziak bat egingo dugu, Argantzon ikastolaren alde. Trebiñu baitugu zortzigarren kuadrilla, Trebiñu baitugu zortzigarren alaba.

 

Leloa eta logotipoa

1981eko ekitaldirako Nestor Basterretxeari enkargatu eta hark eginiko leloa eta logotipoa oinarri hartuta landu dira 2022ko ekitaldirako leloa eta logotipoa.

“Araba, zazpi talde, bat euskararen alde” izan zen orduko leloa. Arabako zazpi kuadrillei egiten zien erreferentzia. 2022koa, berriz, “Zortzigarren alaba” da. Gorka Knörr-en “Araba” abestiaren ildotik, zortziak erreferentzia egiten die Arabako zortzi ikastolei,

Logotipoari dagokionez, Nestor Basterretxeak sortutako logotipoan ageri den haritz hostoaren ildotik, zuhaitz desberdinen hostoak (haritzarena barne) erabili dira, ikastolen aniztasuna islatzeko, eta, era berean, baita gure lurraldearen basoen, naturaren, aniztasuna ere.

 

Argantzon ikastola

2003an sortutako ikastola da ARGANTZON IKASTOLA. Ordura arte bertako haur gehienek Gasteizerako bidea hartzen zuten ikasketak egitera; horixe zen euren haurrek euskaraz ikastea nahi zuten gurasoen hautua. Eskaera egon bazegoen, Trebiñun euskaraz ikastekoa, eta eskaera horri erantzunez, Argantzungo Udala eta Ikastolen Elkartea harremanetan jarri ziren, eta, gurasoen erabakimena eta udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak lotuta, ikastola berri bat sortzea erabaki zuen Ikastolen Elkarteak: ARGANTZON IKASTOLA.

  • Gaztela eta Leongo gobernuaren baimen administratiboa lortu genuen. Ez, ordea, finantzaziorik.
  • 2001, 2007 eta 2018 urteetan Argantzonen ospatu genituen ARABA EUSKARAZ egunak. 
  • 2019an, Manzanos-Sagastietan ireki genuen Lehen Hezkuntzako egoitza. Baimenak eta finantzazioa lortu genituen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. 
  • Egun 67 ikasle ditugu ikastolan.

Helburuak

  • Argantzon/Trebiñu:  Araban euskararen erabilpena aldarrikatzea, bultzatzea, eta erabilpen eremuak zabaltzea. 
  • Argantzon Ikastola ezagutzera ematea. Dugun konpromisoa zabaldu eta bidelagunak lortzea. 
  • Argantzon – Sagastieta. Ikastola berria ezagutzera ematea.
  • Trebiñu Araba da. Euskal Herria da. Euskararen Herria da. 
  • Ikastola berria egiteko dirua lortzea. (2023-24 ikasturtean ireki nahi dugu) 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba