Cabo Verdeko “Pedro Gomes” eskolari LAGUNDU

Cabo Verde uhartedia

irudiairudia

DBH4ko ikasleek jarraipena emango diote aurten 2020-2021 ikasturtean globalizazioaren gaia lantzen ari zirela hasitako proiektuari. Zehazki, Cabo Verden bertan, Afrikako mendebaldean dagoen uhartadiari buruzko informazioa bildu zuten – bertako baliabide naturalak, egoera ekonomikoa eta abar –, eta "Pedro Gomes" eskolako ikasleekin harremana lortua, bideo-dei bat egiteko aukera izan zuten. Bideo-dei horri esker, beste gai batzuen artean, eskola-materialekin gurearekin alderatuta dituzten gabeziez ohartu ziren.
 

Proiektua abenduaren 13tik 17ra bitartean eskola-materiala biltzeko kanpaina bat da, ahal bada Gabonak baino lehen helarazteko. Beraz, kanpaina solidario honetan parte hartu nahi baduzue, ikasgeletan erabili ohi den edozein materiala ekar dezakezue (arkatzak, boligrafoak, borragomak, koadernoak) eta ikastolako sarreran gaituko dugun lekuan utzi.

ANIMA ZAITEZTE!

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba