Herbarioa - LH5

Urriaren hasierako eguraldi ona probestuz, Amurrioko parkera jo genuen zuhaitz desberdinen hostoak jasotzera. Zertarako bada? Bada... geroago EKI proiektuko parte den herbario bat osatzeko asmoz!. Astigarra, haritza, pagoa.... inguruko zuhaitzak ezagutzeko aukera paregabea izan zen. Urtero bezala, Patxi Lasarte irakaslea izan genuen bidelagun, izan ere, gure Patxi,  zuhaitz zein animalia gaietan aditua da. Ostoen bilketari ekin genion eta, ongi lehortutakoan, taldeka herbarioa osatu dugu.  

Egia esan, aurtengoak oso txukun geratu dira eta hementxe dituzue ikusgai ale batzuk. Hala ere, ez gara hortan bakarrik gelditu, hasirean esan bezala, landareen garrantzia ikusi dugu, ematen digutena (elikagaiak, oxigenoa…) ezagutu eta landareria zaintzeko proposamen batzuk ere pentsatu ditugu. Baina hori ... beste kontu bat da.

Herbarioak

irudiairudia

 

irudiairudia

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba