Hiru botoi
Arestian aipatutako irakurketaren eta ulermenaren lanketa egiteko, DBH 1. mailako ikasleek Gianni Rodari idazle italiarraren "Hiru botoi" izeneko ipuina irakurri dute. Rodarik "haurrentzako kontakizunen asmatzaile"tzat zuen bere burua eta bere obra askotan kontakizun berriak asmatzeko modua iradokitzen digu irakurleoi. Nola, ordea? Irudimena eta berau kitzikatzeko teknikak erabiliz, eta kontakizun horiek haurren hizkuntza heziketarako tresna bihurtuz.
Eta buruturiko lanaren emaitzetako bat honekin batera ikusgai duzuen komikia. Ipuin hau irakurtzeko edota entzuteko artikuluaren bukaeran dauden artxiboen bidez egin dezakezue. Edonola ere, goxatu irakurtzen!.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00