Hizkuntzak
Hizkuntzari dagokionez, mundu globalizatu batean bizi arren, eta gure hizkuntza hizkuntza gutxitua dela ahaztu gabe, gurea euskara ardatz duen eredu eleanitza da.
Euskararen eta euskal kulturaren transmisioarekin dugun konpromisoa oso errotuta dago gure nortasunean eta gure izaeran, eta erabat uztartzen da curriculum propio baten beharraz egiten dugun aldarrikapenarekin.
Euskaldun osoak eta kontzienteak hezi nahi ditugu, lehen hitza euskaraz hitz egin dezaten eta, aldi berean, hainbat egoeratan komunikatzeko gai izan daitezen. Gure praktika hizkuntzen tratamendu integral eta integratuan oinarritzen dugu, hizkuntzen arteko harkortasuna zainduz, transferentzia-gaitasunak landuz eta errespetuzko begirada bat sustatuz.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00