Ikastolak herriari

Ikastolak herriari

irudia

Aurten, iaz bezala, ikastolon jaiak ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta ikastolok ez dugu hutsik utzi nahi izan urteroko hitzorduari. 

Halere, iaz bezala, jai guztien artean itxiera orokor bat eman nahi izan diogu pandemiaren bigarren urte honi, eta horretarako antolatu dugu ekitaldi nazional hau.

Honen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita urtero jai hauetara etortzen diren herritar guztiei ere. Eta, aldi berean, plaza bat eskaini nahi diogu euskal kulturari, bi urte gogor hauetan pandemiak sektorea bortitz kolpatu baitu.

irudia

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta. Hauexek izango dira azaroaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian parte hartuko duten artistak.

LORTU ZURE SARRERA WWW.EUSKADUNA.EUS WEBGUNEAN - 15 €

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba