Izarrek berezko argia dute? - LH5

Unibertsoa

irudia

Zergatik argitzen du ilargiak? Zergatik sortzen dira egunak eta gauak? Izarrek berezko argia dute? Eta planetek? LH5eko ikasleak galdera horiei erantzuten saiatu dira, gauzatu duten proiektuaren bidez.

Proiektua hasteko, gure lehen usteak konpartitu genituen taldearekin, eta lehen aipatutako galderei erantzuten saiatu ginen:
- Zergatik argitzen du ilargiak?
- Zergatik sortzen dira egunak eta gauak?
- Izarrek berezko argia dute? Eta planetek?

irudia
irudia

Proiektuaren ondorengo lehen usteak eta ezagutzak, jakina, guztiz desberdinak izan ziren. Askok ez genekien zergatik ikusten genuen beti Eguzki biribila eta argiz betea, eta Ilargia oso gutxitan; edo zergatik sortzen ziren gaua eta eguna, etab.

Egunak igaro ahala zalantzak argitzen joan ginen. Landutako gaia menderatzen genuela ziurtatzeko, maketa bat egitea proposatu zitzaien ikasleei, Lurraren mugimenduak adieraziz.

Ikasleak launakako taldeetan elkartuta, maketa nola egin erabaki zuten: nork ekarri materiala, zer pauso eman, nola margotu, nola adierazi maketa batean ikasitako guztia, etab.

Lan eta lan egin ondoren, hauek dira egindako maketak: politak eta kolorez beteak! Zorionak!

irudia

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba