Izarrek berezko argia dute? - LH5

Unibertsoa

irudia

Ilargiaren argia nondik sortzen ote da? Zer dela eta egunaren argitasuna eta gauaren iluntasuna? eta... izarrek?, berezko argia ote dute? LH5eko ikasleak galdera horiei erantzuten saiatu dira eta honako proiektuak gauzatu dituzte.

Galdera horiekiko gure lehen usteak taldean konpartitutakoan, arestian aipatutako galderei erantzuten saiatu ginen:
- Zergatik argitzen du ilargiak?
- Zergatik sortzen dira egunak eta gauak?
- Izarrek berezko argia dute? Eta planetek?

irudia
irudia

Gutako askok ez genekien zergatik ikusten genuen beti eguzkia biribila eta argiz betea, eta Ilargia oso gutxitan; edo zergatik sortzen ziren gaua eta eguna, etab. Hasierako usteak eta ezagutzak, jakina, guztiz desberdinak izan ziren proiektua bukatutakoan.

Egunak igaro eta zalantzak argitu ahala, landutako gaia menderatzen genuela ziurtatzeko, maketa bat egitea proposatu zitzaien ikasleei, Lurraren mugimenduak adieraziz.

Ikaslea,k taldeetan elkartuta, maketa nola egin erabaki zuten: nork ekarri materiala, zer pauso eman, nola margotu, nola adierazi maketa batean ikasitako guztia, etab.

Lan eta lan egin ondoren, hona hemen egindako maketak: politak eta kolorez beteak! Zorionak!

irudia

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba