Aresketa Ikastola Kooperatiba Elkarteko urteko Ohiko Asanblada Orokorra burutu genuen ekainaren 22an. Ohiko gaiez gain, Artezkaritza Bartzorde kideen berriztapena ere egin genuen. Eskerrik asko kargua uzten duzuen guztioi eta ongi etorri irailetik aurrera berau osatuko duzuenoi!
Pandemiak Aresjaia ohi bezala ospatzea eragotzi badigu ere, guztiz bertan behera uzteari muzin egin eta, protokoloa zainduz, ekimen desberdinak antolatu genituen. Segituan, DBHn egindako olinpiaden sailkapena baita eguneko zenbait irudi ere (argazki gehiago jaso eta prestatu ahala igo egingo ditugu).
"Zaldiak" (LH2B) taldeak prestatutako irratsaioa entzun nahi? Hona hemen zuzenekotik egindako grabazioa!
Ez galdu gero!
Dagoeneko ikusgai DBH 4. mailako ikasleek 2021EKO ARESJAIA dela eta ekoiztutako bideo-promozionala!
Ez ohiko ARESJAIA izango da biharkoa, pandemiak ohi bezala ospatzea eragotzi baitu. Hala ere, batetik zein bestetik, era batean nahiz bestean, nolabaiteko ospakizuna egin egingo dugu. Momentuz, hona hemen ikasleek diseinatutako pegatinak!
"Izarrak" (LH2A) taldeak prestatutako irratsaioa entzun nahi? Hona hemen zuzenekotik egindako grabazioa!
Ez galdu gero!
60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basabere nagusiak aurki ditzazkegu: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere. HH 4 urteko umeak zuzenean ezagutzeko bertaratu dira.
Añanako Gatz Harana 7.000 urtetik gorako gatzaren paisaia kultural eta naturala da, berriz ere iraunkorra izan dadin leheneratzeko prozesu bete-betean dagoena. Eta prozesu horren lekuko izan ziren LH4. mailetako gure ikasleak
Eki proiektuko Ingurumena gaiaren barruan, lehengaien eraldaketaz jardun dira LH5 mailetako ikasleak. Eraldaketa goxoa gero irinia eta arrautzak bizkotxo bihurtzea!
Zer nolako planeta nahi dugu? Gure esku dago ze mundu utzi nahi diegun gure seme-alabei erabakitzea eta gure esku dago euren kontzientziak piztea. LH 5. mailetako zenbait ikaslek, plastikoaren erabileraren inguruan euren ausnarketa uzten digute ondorego bideoan.
Orriak