LH4 "Heroia izan nahi zuen mutikoa"

Heroia izan nahi zuen mutikoa

... Baina Luisek harriduraz ohartarazi du ekarpen txikia egin dezakeela, eskerrak bere lagun Benitok lata batzuk uzten dizkion, etxean janaria urritzen hasten baita. Luisek, azkenean, bere aita langabezian dagoela jakingo du. Horregatik, Gabonak hurbiltzen direnean, familiak pobreen saskia jasotzen du. Merkataritza-gune batean, Luisek Aita Noeli aitortzen dio ia ez dutela jateko aukerarik eta ez duela nahi Justizari hegalariaren mozorroa. Hala ere, abenduaren 25ean Aita Noel opari batekin agertzen da: bere jantzia".

Ideia euskara arloan irakurritako "Heroia izan nahi zuen mutikoa" liburua bukatutakoan sortu zen: Gabonak gertu zeudela eta ipuinak jorratzen duen probrezia gaitzat hartuta, geuk ere horrelako kaxak prestatu ahal genituela pentsatu eta proiektua martxan jarri genuen.

Gainera, kaxan sartuko genituen elikagai egokiak zeintzuk izango ziren jakiteko, Eki proiektuaren lehenengo unitatean elikagaiak kontserbatzeko era desberdinak aztertu eta ikasitakoa praktikan jarri genuen denbora luzean kontserbatzen diren elikagaiak gelara ekarriz.  

Behin elikagaiak bilduta, azkenengo urratsa ematea baino ez genuen falta. Bildutako jakiak beharra dutenei helarazi behar genien. Hori egin ahal izateko Amurrioko Gurutz Gorriko kideekin harremanetan jarri ginen eta proiektuaren nondik norakoak azaldutakoan, ikastolara hurbildu ziren jakien bila.

Geletan ellkartasunaz eta beronen garrantziaz hitz egin zuen ikasleekin eta egindako ahalegina eta lana eskertu zieten.

irudia

 

 

 

irudiairudia

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba