LH4 Lekeition
Euskal Herriko kostaldeko herrien ezaugarriak aztertzea eta ezagutzea helburutzat hartuta, LH 4. mailetako ikasleek Lekeitiora jo dute. Egonaldia probestuz, dinamika desberdinen bitartez, talde kohesioa, integrazioa eta elkarbizitzarako jarrera egokiak ere landu egin dituzte.
Garraitz irla, Lea ibaia, Isuntza hondartza, arrantzalen bizimodua, arraunean aritzeko aukera ... Lekeitio herriak aukera anitz eta paregabeak eskaintzen ditu. Eta jakina!, Lekeitioko hizkuntza nagusia euskara izanik, era sakonago batean euskaraz bizi ahal izateko aukera ere!
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00