Minbizia duten Haurren Nazioarteko Eguna
Minbizia duten umeen nazioarteko eguna
Otsailaren 15ean minbizia duten haurren nazioarteko eguna ospatu egiten dela probestuta, ikastolako hainbat mailetako ikasleek gaia jorratu eta zenbait lan ere egin dute. Deialdia minbizia duten haurren gurasoen Arabako elkartetik heldu zitzaigun (ASPANAFOA).
Minbizia da 14 urte baino gutxiagoko haurren artean ematen den lehenengo heriotza-kausa eta, beroni ahotsa eta ikusgarritasuna ematearren ASPANAFOAk luzatutako proposamenari lotu gintzaizkion.
Ikastolak eta eskolak funtsezko lekuak izan daitezke haur minbiziaz kontzientzia bultzatzeko eta haur guztien artean garaitu behar dugula ikustarazteko.
Zenbait taldetan BIZITZAREN ZUHAITZA egin dute non minbizia duten haur eta nerabeei omenaldia egiten zaien, beraien ausardia, adorea eta erresilientzia goraipatuz; beraien bizitzak munduan uzten duen aztarna aitortzen du baita nola munduari partekatutako etorkizunari forma ematen dioten ere, haur minbizia sendatzen dela irudikatzeko. Zuhaitza kolore askotako haurren eskuen irudiarekin egindako "hostoez" osatu da.
Beste batzuk, ordea, minbizia duten haurren ikurtzat hartzen den xingolak erabiliz bihotz erraldoiak bete edota animatzeko kartelak egin dituzte. Ondorengo irudietan egindako lanak ikusgai dituzue eta gaiari buruz irratsaioan egindako aipua entzungai.
.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00