Altxorraren bila (KIMU-LH1)

irudia

Ikastolaren ezaugarrietako bat etapa desberdinetarako material eta metodologia berriak etengabe aztertzea, ikertzea eta lantzea da berezko material sortuz. Material-metodologia horietako bat Lehen Hezkuntzako 1. mailetan ezarri berri dugun “Kimu” izenekoa dugu.

“Kimu” proiektuko metodologia ikaslearen errealitatetik hurbil dauden egoeretatik eta bizipenetatik abiatu egiten da, jakintzagai berrietara jolasaren eta esperimentazioaren bidez gerturatzeko gonbidapena eginez.

irudia
irudia

Eta halaxe egin dugu:  “altxorraren bila” izeneko jolasa oinarritzat hartu, taldeka ikastolan zehar barreiatutako hainbat kartel-aztarna bilatu behar izan dute, eta, kartela bilatutakoan, bertan eskatzen zitzaien froga egin altxorra topatu ahal izateko.

Xede hori lortzeko, aldez aurretik landutako araudia eta jarraibideak ezagutu  eta errespetatu behar izan dituzte eta, talde bateko kide izatearen garrantzia ohartuta, elkarri laguntzeko prestasuna erakutsi.

irudia

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba