Mendi Solidarioak, Ezina ekina Egina eta Trail taldea. Babiora igoera.

Ikastolak herriari

irudia

Seguruenik aipatu ditugun Amurrioko bi taldeen jarduera ezaguna duzue. Mendi Solidarioak Elkartea, aldiz, irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako mendiko jarduerak sustatu eta antolatzen ditu.

Elkartean itsuen edota ikusmen gutxiko pertsonak menditik gidatzen trebatutako pertsonak daude, baita “Joëlette” izeneko aulkia erabiltzen eta gidatzen trebatutakoak ere. .

irudia
irudia

Joëlette-a gurpil bakarreko lur orotako aulkia da, mugikortasun urriko edo desgaitasuna duen edonori mendi-irteerak egiteko edo lasterketetan parte hartzeko aukera ematen diona, gutxienez bi piloturen laguntzarekin. Arestian aipatutako hiru elkarte hauen kideak ikastolara hurbildu dira DBH 3. mailetako ikasleekin egotera. Zer dela eta? Bada, euren lanaren berri zuzenean emateko, “Joëlette” aulkia aurkezteko eta ikasleen artean sentsazioak sortzeko. Nola, ordea?

Batetik, ikasleak dibertsitate funtzioanala duten pertsonen lekuan jarri dituzte gidatuak izan zitezen (itsu). Bestetik, eurek gidariak izanik, zernolako arreta izan eta nolako aginduak eman behar dituzten aintzat har ditzaten.

irudia

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba