AE2020 Darabagu: Iragarritako datan ez da egingo.

irudia

Kaixo!

Ditxosozko Covid-19 birusaren atzaparrak denok nahiko genukeen baino luzeagoak izaten ari dira, eta konfinamendua  bizi- tzaren gauza xumeen nahiz handien gozamena galerazten ari zaigu.

Ikastoletako berezko jarduera noiz hasiko den ez dakigu. Egunero, aldez aurretik programatuak zeuden izaera anitzeko ekimenak -kultur arlokoak, kirol jarduerakak, jaiak...- bertan behera uzten ari direla edota antolatzeko bestelako aukerak lan- tzen ari direla ikusten ari gara. Dudarik ez dago osasun krisi honen aurrean arduratsu jokatu behar dugula.

Dena den, krisiak krisi, Aresketa Ikastola eta Araba Euskaraz ez dira geldirik egon. Orain arte egin dena eta aurrerantzean egingo duguna eraginkorra izan dadin, Ikastolen Elkartearekin (EHI) baita gainontzeko ikastolen jaietako arduradunekin batera  (Herri Urrats-Ibilaldia-Kilometroak-Nafarroa Oinez) ,etengabeko harremanetan, egoera aztertzen jardun gara  ahalik eta erantzunik egokienak bilatu nahian.

Hau guztia kontuan hartuta, Aresketa Ikastolako Artezkaritza Batzordeak eta Arabako Lurralde Batzarrak hartutako honako erabaki hauek jakinarazi nahi dizkizue:

 

 

  • Udaberriko ikastoletako jaiak -Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz alegia- aurreikusitako datetan ez egitea.
  • Erabaki hau EHI elkarteak publiko egingo du bihar, apirilak 3, eskainiko duen prentsaurrekoan.
  • Hala ere, larrialdi egoera hau igarotakoan, Araba Euskaraz ospatzeko erronka DARABAGU eta garai berri horretako errealitatetik abiatuta aukerak lantzeko ahaleginak egin egingo ditugu.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba