LH5eko ikasleak eta ARTEA
Zer da artea?
Haurra ginela, marraztu egiten genuen, inongo beldurrik gabe adierazten genuen. Horretan segitzen dugu?
Euskara arloan arteari buruz aritu eta geure buruari ezarri diogun zeregina honako hau izan da: ikastolako gela bat arte-galeria bilakatu eta pinturak eta eskulturak sortu bertan ikusgai jartzeko.
Zeregin honek Eduardo Txillidaren biografia eta artelanak ezagutzeko aukera eskaini digu, aurreko mendeko artista handi honek, beste batzuekin batera, hala nola Oteiza, Zumeta, Mendiburu ..., mailarik gorena eman baitio euskal arteari.
Omenaldi gisa haren eskulturetako batzuk irudikatu nahi izan ditugu aipatutako erakusketan ikusgai jartzeko. Egindako eskulturen irudiak zeuentzat ere ikusgai ondorengo irudiotan. Zuen gustokoak izango ahal dira!
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00