Aniztasuna: desberdinei errepestua
Kepa APNABI elkarteko kidea da eta “APNABI-Autismo Bizkaia” irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, interes publikokotzat jotzen dena eta Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten bizkaitarren familiak biltzen dituena. Erreferentziazko erakundea da bere ekintza-esparruan. Guraso talde batek sortu zuen 70eko hamarkadaren amaiera aldera, jabetu baitziren beren seme-alabentzat etorkizun hobea eraikitzeko ezinbestekoa zutela bat egitea, nahasmena, ziurgabetasuna eta beldurra gaindituz. Bada, ikastolara hurbildu da Kepa ANIZTASUNAri buruz gure ikasleekin solasteko. Erabat parte-hartzaileak izan Diren saioetan, Kepak etengabean saiatu da ikasleek gai desberdinez hausnarketa egin dezaten: denok berdinak gara? zertan gara desberdinak?, izakera aldatu ahal dugu? hobetu ahal dugu? Ageriko ideia guztien artean, honako hauek nabarmendu ditu: autoezagutza, aniztasuna, desberdintasunarekiko errespetua, norberaren gaitasunez eta ezintasunez jabe izan. Ikasleek, erabat dinamikoak eta esku-hartzaileak izan diren saioez balorazio positiboa egin dute. Gai honek dituen alderdi ugariak hobetu ulertzen lagunduko ahal die!.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00