Hezkuntza proiektua
Bidaia aberasgarria
Aresketa ikastola, HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA eta DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA eskeintzen duen ikastola da. Beraz, bi urtetatik hamasei urte bitarteko bidaia aberasgarria proposatzen du elkarrekin egiteko, Aresketan haurra, familia eta eskolaren arteko lankidetzan sinisten baitugu.
Elkarrekin egiteko dugun bidai honen ezaugarri batzuk honakoak dira:
Haurra erdigunean
Ibilbide honen helburu nagusia ez da soilik holako trebetasun edo honako ezagutza eskuratzea, baizik eta haurraren garapen integralan (intelektual, sozial, emozional…) aurrerapausoak ematen laguntzea, beti ere kontuan izanik haurra bera dela bere prozesuaren protagonista.
Konfidantzaren garrantzia: Atxekimendua
Neurozientziek erakutsi digute haurraren garapena egokia izateko, haurra eroso eta babestua sentitu behar dela. Horrela bakarrik zabaldu ditzake bere ahalmen guztiak. Horregatik garrantzi berezia ematen diogu Aresketan egokitzapen prozesuari, haurrak atxekimendu egoki bat eraiki dezan bere hezitzailearekiko.
Konfidantzaren garrantzia: Zirkulazio autonomoa
Aresketan haurraren gaitasunetan konfidantza dugu, eta bera bere prozesuaren protagonista izan behar dela sinisten dugu. Horregatik bere autonomia bultzatzen dugu, zenbait unetan aukera eskainiz libreki interakzionatzeko bere taldekoak ez diren kideekin, edo adin desberdinetako kideekin, hala nola espreski diseinatutako testuinguru hezitzaile ezberdinekin.
Elkarrekin egindako bidaia: Orientazioa
Haurra erdigunean jarrita, familia eta eskola arnas luzeko bidai batean elkarrekin gaude, helburu eta norabide berdinak partekatuz. Iparroratza maneiatzen Orientazio Departamentua dago. Erreferentziazko hezitzaileak, tutoreak, aldatzen joango dira, baina Orientazio Departamentua beti hor egongo da. Bera arduratzen baita familiei eta hezitzaileei aholkularitza eskeintzeaz, baita sor daitezken hezkuntza behar bereziak detektatu eta kudeatzeaz. Hezitzaileak haurraren bidelagun diren bezala, Orietazio zerbitzuak familien bidelagun izatea du helburu.
Bilakatzen den proiektua
Haurra hazten doa, bere gaitasunak garatzen doaz, bere interesak aldatu eta zabaltzen doaz. Haurtxoa izanda etorri zen, nerabea izanda irtengo da. Aresketako hezkuntza praktikan, baliabide didaktiko eta metodologikoak moldatzen doaz haurraren gaitasun eta adina areagotu ahala: Txanela, Eki, Eleanitz Englis, Digitalizazioa...
Bizirik dagoen proiektua
Aresketak 42 urteko historia duen proiektu bizia da. Beti saiatu egin gara gure hezkuntza praktikari buruzko talde-hausnarketa bultzatzen garaien behar berriei erantzuteko eta haurraren betiko beharrei hobeto erantzuteko. Hogei urte betetzear dauden gure Hezkuntza Jardunaldi Irekiak horren adibide bat baino ez dira. Hausnarketa eta hobekuntza prozesu hauetan, Ikastolen Elkarteko kide izateak laguntza handia suposatu du. Talde hausnarketa pedagogiko hau bizirik dirau, eta bere ondorioak dira HH etapan berriki egindako aldaketak, edo orain LH 4. mailan egiten ari garen EKI metodologia berriaren ezarpena
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00