Printzipio pedagogikoak
Ikasleak baino ikastera datozen pertsonak.
Begirada honek ikaslea baino haratago pertsona ikusten laguntzen digu ikas-irakaskuntza prozesua humanizatzen.
Garapen ebolutiboa.
Garapen fisikoa eta motorrak, kognitiboak, emozionalak, sozialak eta linguistikoak harremanetan eta ikaskuntzan duten eraginaz ari gara eta horren baitan jardun beharraz.
Oreka emozionala.
Eguneroko bizitzan behar besteko motibazioz, lasaitasunez eta eraginkortasunez jarduteaz ari gara eta horrek harremanetan eta gure jardueran positiboki eragingo du.
Elkarrekin ikasten dugu.
Hizkuntzaren, pentsamenduaren eta komunikazioaren bitartez elkarrekin ikasten dugu. Izaki sozialak garenez gero, elkarrekin jarduten dugu eta ezagutzak ere elkarrekin eraikitzen ditugu. Horretarako, ezinbestean, hizkuntza beharrezkoa da eta, ondorioz, hizkuntz proiektu sendo eta koherenteak bermatu behar ditugu.
Pertsona bakoitza eta bere esperientzia bakarra eta errepikaezinak dira.
Testuinguru desberdinean egonda ere, guztiok ez ditugu ikaskuntzak modu eta une berean egiten, ikaskuntza pertsonalizatuaren bitartez singulartasun hori errespetatu egiten da.
Akatsa ikaskuntzako aukera gisa ulertzen dugu.
Ekidin ezina delako, eta ikasleak akatsaren zergatia ulertzen duenean bere ikaskuntzan urrats garrantzitsua egiten ari delako.
Arrakasta pertsonaren garapenerako ezinbestekoa da.
Eta ... zer da arrakasta guretzat? pertsona mugiarazten duen edozein jardueraren aurrean dugun motibazio-faktore nagusia.
Ez dugu eginez bakarrik ikasten.
Hezitzailearen esku-hartzea, modelatzea, feedbacka, aldamiatze lana ... garrantzitsuak dira haur eta gazteen ikaskuntza prozesuaren aurrean.
Hauek guztiak hitzez jasotzea erreza da baina ikastoletan gertatzen denaren isla izateko eguneroko praktikan dihardugu: propioki sortutako ikasmaterialen eskaintza eginez, prestakuntza eskaintza zabalen bidez, ikastola desberdinetan ikerketak eginez ...
Euskal Curriculumak zoru komun bat eskaintzen digu; tokiko ezagutza eta testuinguruak eskainiz, euskaldun izatearen ikuspegi zabala jorratuz eta kultur aniztasunaren garrantziari eta aberastasunari erreparatuz.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00