POBAL burdinolari eta "La Encartada"ri bisita

Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak eraiki zuen eta 1965era arte iraun zuen lanean. Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko. DBHko 2. mailako teknologiako ikasleak horretaz eta askoz gehiago jabetu ahal izan ziren egindako bisitan. 

 

La Encartada SA fabrika 1892an sortu zen eta 100 urtez egon zen martxan. Kapital soziala 5 indianok –Mexikon aberastu ziren bizkaitar emigranteak– jarri zuten; haietako 3 Balmasedakoak ziren. Fabrikan, artilea lantzen zen eta hainbat artikulu egiten ziren, besteak beste txapelak –produktu nagusia–, mantak eta oihalak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, nola ez, matazak eta harilak. Ia ukitu gabe kontserbatu ditu bere irudia eta dotazio teknologikoa, eta oso-osorik mantentzen ditu ekoizpen-prozesuaren elementu guztiak, lehengaia gordin jasotzen denetik, paketatzeko eta bidaltzeko prozesura arte.

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba