Udazkeneko hostoak

UDAZKENA:

Urritik abenDura bitArtean zuhaitZetako hostoaerortzEn hastedirA

irudia

EKI proiektua

irudia

Eguraldi kaskarrak aldez aurretik finkaturik genituen hitzorduak zapuztu bazizkigun ere, urriko azken ostegunean, azkenik, LH 5. mailetako neska-mutilak herriko parkea bisitatu ahal izan zuten, EKI programaren barruan garatzen ari diren proiektua burutzeko asmoz.

Proiektuaren xede nagusia parkean hazten diren zuhaitzen hostoak ezagutzen ikastea bazen ere, aukera probestuta, bestelako hainbat datuz ere jabetzeko baliatu genuen irtenaldia, hala nola, egurraren erabilpenari buruzkoak, azalen itxurei dagozkienak, landare parasitoak ezagutzeko parada, fruitu jangarriak...

irudia

Udazkenak margotutako hostoak

irudia

Hortaz, dagoeneko udazkenak margotutako pagoen, astigarren, platanondoen, makalen, ezkien, haritzen eta abarren hosto ederrak jasotzeko aukera izan genuen.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba