Pasar al contenido principal

Arabako ikastolak bat eginda 2026ko topaketan

Irudia
antolatzailea_Karatula

Ikusi bideo honetan ekimenaren laburpena


 

Zertan datza topaketa?

Araba Euskaraz ekimenaren baitan antolatutako jardunaldi hau Arabako Ikastola guztietako Lehen Hezkuntzako 5. mailetako  ikasleei begira dago. 

Ikasle guztiek Arabako herri batean bat egiten dute eta beronen lekurik kutunenak ezagutzeaz gain, haien arteko harremana bultzatzeko asmoa dago.

 

Nork antolatu ohi du?

Urtero antolatzen den topaketa hau urteko Araba Euskaraz jaiaren antolaketa duen ikastolak berak hartu ohi du bere gain ekimen hau aurrera eramateko ardura.

 

Irudia

Garapen ebolutiboa.

Garapen fisikoa eta motorrak, kognitiboak, emozionalak, sozialak eta linguistikoak harremanetan eta ikaskuntzan duten eraginaz ari gara eta horren baitan jardun beharraz.

 

Oreka emozionala.

Eguneroko bizitzan behar besteko motibazioz, lasaitasunez eta eraginkortasunez jarduteaz ari gara eta horrek gure harremanetan eta gure jardueran positiboki eragingo du

Irudia

 

Irudia

Elkarrekin ikasten dugu.

Hizkuntzaren, pentsamenduaren eta komunikazioaren bitartez elkarrekin ikasten dugu. Izaki sozialak garenez gero, elkarrekin jarduten dugu eta ezagutzak ere elkarrekin eraikitzen ditugu. Horretarako, ezinbestean, hizkuntza beharrezkoa da eta, ondorioz, hizkuntz proiektu sendo eta koherenteak bermatu behar ditugu.

 

Pertsona bakoitza eta bere esperientzia bakarra eta errepikaezinak dira.

Testuinguru desberdinean egonda ere, guztiok ez ditugu ikaskuntzak modu eta une berean egiten, ikaskuntza pertsonalizatuaren bitartez singulartasun hori errespetatu egiten da.

Irudia

 

Irudia

Akatsa ikaskuntzako aukera gisa ulertzen dugu.

Ekidin ezina delako eta ikasleak akatsaren zergatia ulertzen duenean bere ikaskuntzan urrats garrantzitsua egiten ari delako. 
 

 

 

Arrakasta pertsonaren garapenerako ezinbestekoa da.

Eta ... zer da arrakasta guretzat? pertsona mugiarazten duen edozein jardueraren aurrean dugun motibazio-faktore nagusia. 

Irudia

 

Irudia

Ez dugu eginez bakarrik ikasten.

Hezitzailearen esku-hartzea, modelatzea, feedbacka, aldamiatze lana ... garrantzitsuak dira haur eta gazteen ikaskuntza prozesuaren aurrean.

 Hauek guztiak hitzez jasotzea erreza da baina ikastoletan gertatzen denaren isla izateko eguneroko praktikan dihardugu: propioki sortutako ikasmaterialen eskaintza eginez, prestakuntza eskaintza zabalen bidez, ikastola desberdinetan ikerketak eginez ...

Euskal Curriculumak zoru komun bat eskaintzen digu; tokiko ezagutza eta testuinguruak eskainiz, euskaldun izatearen ikuspegi zabala jorratuz eta kultur aniztasunaren garrantziari eta aberastasunari erreparatuz.

Últimas noticias

Aresketa IrratiaZertarako?Irratiaren proiektuarekin ikasleak, egun batez bada
Desarrollo infantil y sistema educativo, ¿en qué contexto crecerá y se educará? Conoce a grandes rasgos las características principales de nuestro proyecto.
El euskera es nuestra base y para que el euskera siga vivo tenemos que "reavivar sus latidos", pero...
Bajo la protección del monte Babio, situada muy cerca del casco urbano pero en un entorno natural!