URTARRILAren 17tik 28ra bitartean ikastolan haurrak matrikulatzeko epea zabalik egongo da. Gure proiektua ezagutu nahi? dudarik ez izan, gurekin harremanetan jarri informazio bilera orokorrera etortzerik ez baduze izan, hitzordua jarriko dugu!
Albisteak
Urtarrilaren 24tik 28ra, eta urtero lez, Hezkuntza Jardunaldi Irekiak antolatu ditugu. Giro batean hezitzen gara. Giro batek hezi egiten gaitu. "Inguruneak". Hitzaldi guztiak Katekexi aretoan arratsaldeko 7etan.
Olentzerok ez du hutsik egin eta urteko ohiko bisita egin zigun abenduaren 21ean. Ikastolan egon ez zinetenentzako mezua utzi zigun zalantzarik ez izateko opariak garaiz helaraziko dizkizuela esanez.
Euskararen Egunaren ospakizunen baitan, eta Amurrioko Udalak antolatuta, herriko ikastetxeetako ikasleek irakurtzeari ekin zioten. Aresketa Ikastolatik Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak gerturatu ziren udaletxera zegokien tartean parte hartzeko.
Joan zen astean DBH 4. mailetako ikasleak burutzen ari diren proiektuaz hitz egin genizuen. Oraingo honetan, proiektuari buruzko irratsaioa prestatu dute.
DBHko 4. mailako ikasleek iaz hasitako proiektuari segida eman nahian, Cabo Verdeko “Pedro Gomes” eskolan falta duten materialaz hornitzen laguntzeko ekimena antolatu dute.
Ez al duzue inoiz, gauean zeruari begira egonda, iluntasun horren atzean ezkutatzen diren misterioak ezagutzeko irrika?
Ezin genezake gizakiaz hitz egin, jolasari heldu gabe. Jolasa animaliek elkar ezagutzeko eta mundua esperimentatzeko darabilten berezko ekintza da: ikusi, ikutu, manipulatu, kuriositatez behatu, asmatu, adierazi, imaginatu...egiten dugu, hots, jolastu egiten dugu.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 13
- 14
- 15
- 16
- …
- hur ›
- azkena »
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00