ARABA EUSKARAZ 2022
Araba Euskaraz 2022 - Olarizun Argantzon ikastolaren alde
Edizio honetan Olarizura itzuliko da ARABA EUSKARAZ eta aurtengo leloa eta logoa 1981eko ediziorako Nestor Basterretxea eskulturagileak eginiko logotipoa oinarri hartuta landu dira, Arabako ikastolak, natura eta aniztasuna isladatuz.
Urte hartako jaiaren leloa “Araba, zazpi talde, bat euskararen alde” izan zen. Arabako zazpi kuadrillei egiten zien erreferentzia. 2022koa, berriz, “Zortzigarren alaba” da. Gorka Knörren “Araba” abestiaren ildotik, zortziak erreferentzia egiten die Arabako zortzi ikastolei, Arabako zortzi kuadrillei (zazpi ofizialak + Trebiñu), batasunaren erreferentziari (zortziak bat), eta Trebiñuri (bera da zortzigarren alaba).
HELBURUAK
Ikastola komunitatea indartu.
Ikastola ereduaren eta ikastolaren beraren zereginaren/xedearen zabaldu.
Euskararen erabilpena sustatu eta euskararekiko konpromisoa hartzeko gunea eskaini.
Euskararen eta euskal kulturaren plaza nagusietako bat da.
Ikastolentzat estrategikoak diren ekimenen finantzazioa lortzeko bidea.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00