Armañongo Parke Naturalera bisita

Armañongo Parke Naturalera bisita 

Bertan, parkeko ekosistemarik esanguratsuenak ezagututa, parke naturalari buruzko ikuspegi orokor bat jaso dute. Helburu hori lortzeko burutu zituzten ekintzak, honako hauek izan dira: Lehenik eta behin, heltzerakoan, parkeko begiraleek harrera egin diete. Parketxeari buruzko zenbait ezaugarri azaldu eta egunean zehar egin beharrekoa ere kontatu egin diete. Segituan, kilometro eta erdiko ibilbide didaktiko bat egin dute non naturako zenbait osagai identifikatu eta parkeko zuhaixka eta zuhaitz espezie esanguratsuenak ezagutu dituzten, animalia desberdinen hotsak entzuteaz gain.

 

 

Azkenik, Pozalaguako Kobazuloan barrena ibilbide bat egin dute, Armañongo lur azpiko parkearen barruko hainbat formazio geologiko bitxi ikusiz, estalaktita eszentrikoz ari gara, mundua leku gutxitan ikus daitezkeenak, alegia. Bazkaldu eta gero, ingurune berdean jolasteko parada izan eta gero, ikastolarako bidaia hartu dute, eguna ondo aprobetxatu izanaren sentsazioaz beterik.

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba