Deportivo Alavés futbol taldeetako jokalariak Ikastolan

Jesús Owono eta Nerea Gantxegi izan genituen gurekin. Biak Alavéseko lehenengo taldeen jokalariak dira. Owono 8 urterekin Euskal Herrira etorri zen Guinea Ekuatorialetik eta berehala ikasi zuen euskara. Nerea, aldiz, Eibarkoa da eta bertan hasi zuen bere futbolari ibilbidea.

Alavesek non entrenatzen duen, haien entrenamenduak nolakoak diren, partidu zailenak zeintzuk izan diren, etab...jakiteaz gain, L.H.ko 3.zikloko ikasleek zenbait galdera egin zizkieten baita haiekin futbolean jarduteko aukera ere baliatu zuten. Argazkiak eta sinadurak ere ez ziren falta izan, noski!.

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba