Futbolaz haratago kirola!
Errugbiari hurbilduz
Britainiar esaera zahar batek zera dio: "futbola bilauek jokatutako zaldunen jokoa da, eta errugbia zaldunek jokatutako bilauen jokoa".
Julenek errugbiarekiko hurbilpen txiki bat eskaini die gure ikasleei, kirol honetako oinarrizko arauak eta baloreak azaldu dizkie, eta berak ekarritako zenbait materiala erabiliz hainbat ariketa egin dute.
Badakizue zer den "hirugarren zatia" errugbian? "Hirugarren zatia" errugbiaren tradizio morala da, garrantzi handikoa haurren errugbian, jokoa ezarri nahi duen leialtasun orokorraren espirituarekin lotuta.
Hirugarren zati honetan, lehia amaitu ondoren, aurkariak edaria eta janaria partekatzeko biltzen dira (nagusien artean normalean garagardo ugari, eta adingabeen artean gaseosa bat eta sandwich bat), txantxetan aritzeko eta taldean kantatzeko eta konfrontazioan sortu ahal izan diren erresuminak leuntzeko eta adiskidetzeko aitzakia gisa.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00