Gure txoko kuttunak

Txanelako 1. unitatearen lanketari -Gure Txoko Kuttunari alegia- bukaera emateko asmoz eta eguraldiak lagunduta, LH 3. mailako ikasleek herriaren egitura hobeto ezagutzeko irtenaldia egin zuten. Horretarako, ibilbide zehatz bat ezarri behar izan zuten aurretik, helmuga San José auzoa izanik. Bertan dauden zerbitzuak ezagutzeaz gain, adibidez, Zabaleko eskola, San José eliza, supermerkatua, harategia, kioskoa, etab., auzoaren erdigunean kokatuta dagoen parkean jolasteko eta atseden hartzeko parada ere izan zuten. 

Horretaz gain, ibilbidean zehar topatutako lekurik esanguratsuenak ikuskatzeko aukera ere eduki zuten, hala nola: Amurrioko Udal Parkea, bertan kokatuta dagoen Guk eskultura, Osasun zentroa, Santa Maria Eliza, Juan de Urrutia jauregia, udaletxea, Kultur Etxea eta udaltzaingoen egoitza. Hori gutxi ez balitz, herriari buruzko zenbait bitxikeria ere ikasi ahal izan zituzten. Benetan ondo pasatu zuten eta ikastolara beraien herriari buruzko jakintza berri ugarirekin itzuli ziren!

 

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba