Haurra erdigunean
Pertsona gisa dimentsio osoan gara dadin.
Ibilbide luzeko esperientzia dugu ikastolok, aintzindari gara pedagogia alorrean garaietara egokituz eta etorkizuneko erronkei begira.
Galdera ugari:
Gaur ikastolan hasten den haurra, bere ikas ibilbidean amaitu ostean, zernolako gizartean biziko da?
Zein konpententzia garatu beharko ditu gizarte-eredu horretan jarduteko?
Zer da hezkuntza proiektuak eskaini behar diona?
Zernolako ikas-momentuak diseinatu behar ditugu?
Espazioa eta denbora nola balia ditzakegu ditugun helburu horiei erantzuteko?
Hauexek eta askoz gehiago dira irudikatzen eta erantzuten saiatu garen galderak gure proiektuaren balore eta printzipietan oinarrituta.
Gure hezkuntza proiektuaren bitartez nolako pertsonak garatu nahi ditugu?
Gizartekide izango den pertsona horrek nolako ezaugarriak izan ditzan nahiko genuke?
Gure proiektuan barne sendotasuna duten pertsonak, erabakitzaile-ekintzaile direnak, eraldatzaileak eta kooperatiboak hezten lagundu nahi dugu.
Honek ez du esan nahi, inolaz ere ez, molde bereko pertsonak nahi ditugunik edota aniztasuna eta aniztasun horren beharra ukatzen ari garenik, geure egitekoa ezaugarri hauen garapenari begira jarriko dugula baizik.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00