Hizkuntzak
Hizkuntzari dagokionean, mundu globalizatu batean bizi arren eta gure hizkuntza hizkuntza gutxitua dela ahaztu gabe, euskaran ardazturiko eredu eleanitza da gurea.
Gure nortasunean eta izaeran oso errotuta dago Euskararen eta Euskal kulturaren transmisioarekin daukagun konpromisoa eta berau guztiz uztartzen da Curriculum propio baten beharraz egiten dugun aldarriarekin.
Euskal hiztun oso eta kontzienteak hezi nahi ditugu, lehen hitza euskaraz egingo dutenak eta, aldi berean, egoera desberdinetan komunikatzeko gai izango direnak. Hizkuntzen trataera integral eta integratuan oinarritzen dugu gure praktika, hizkuntzen arteko haremana zainduz, batetik bestera transferitzeko gaitasunak landuz eta errespetuzko begirada bat sustatuz.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00