Iruñeko Planetarioa

Teknologia arloko DBH 4. mailetako ikasleek Iruñeko Planetariora jo dute bertan eskaintzen dituzten ekimenetako batzuetan partze hartzera. Besteak beste, honako bi jarduera hauek nabarmenduko genituzke:

"Primus circumdedisti me" erakusketa

Joan Sebastian Elkanoren ezkutuan dagoen "Primus circumdedisti me" (niri buelta ematen lehena izan zinen) lelo latinoak, Iruñeko Planetarioan inauguratu den erakusketa honen edukia laburbiltzen du. Erakusketa Nafarroako Itsas Modelismoaren Elkarteak aurkezten du, Fernando de Magallanesen eta, ondoren, Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren oroigarri gisa.

 

irudia

NANOCAM unibertsoaren eskalak eta astronomia.

Pelikula honek adinaren araberako garapen didaktiko desberdinak proposatzen ditu material didaktiko diferenteen bitartez. Nanocam saioak bizitzaren bost erreinuak modu lkusgarrian aurkezten ditu. Planetarioko kupulan berez oso txikia dena era erraldoian ikus dute. Gero, gure Unibertsoaren eskaletan zehar bidaiatuko dugu nimiñoak diren elementuetatik hasi eta kosmos behagarriaren dimentsioetaraino. Joan zireneko eguneko gaueko zeruaren azalpena ere jaso zuten, izarrak eta planetak identifikatuz. Amaitzeko, unibertsoari tamaina hartzeko  kostelazioei eta galaxiei buruzko informazioa jaso zuten.

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba